Nola sentitzen zara

Nola sentitzen zara.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Ficcion e historias reales infantiles y juveniles
ISBN:
978-84-7681-716-2
Páginas:
32
Colección:
KALANDRAKA EUSKERA
14,00 €
IVA incluido
Pedido a proveedor

Liburu honi esker, txikienek nola sentitzen diren adierazten ikasiko dute, irudi eta hitz samurren bidez: aspertuta, pozik, triste...

Testua laburra da eta osagarri bikaina du ilustrazioetan: bertan ikus baitaitezke pertsonaiaren adierazpena eta jarrera, eguneroko elementuez lagundurik -jostailuak, margoak, liburuakà-, kontzeptu bakoitza bere ikus-deskribapenaren bidez finkatuz.

Anthony Browne-k haur-emozioen mundura garamatza, kolore, tamaina eta tipografiekin egiten du jolas: txikitzen edo handitzen diren figurak; uhindun marrak; hitz larriak, xeheak edo etzanak, bakoitzak daraman emozio-edukiaren arabera.

"Nola sentitzen zara?" oraindik irakurtzen ez dakitenentzat eta irakurtzen hasitakoentzako liburua da, nork bere burua ezagutzeko eta sozializatzeko lan bikaina.